IKASKETA KOOPERATIBOA: besteekin ikasten ikasi (HH)

Etxegarai Eskolan, iaz, ikasketa kooperatiboa praktikan ipintzen hasi ziren. Lehen Hezkuntzan saiakera batzuk izan arren, Haur Hezkuntzan bereziki aritu ziren metodologia hau esperimentatzen. Emaitzak oso onak izan ziren eta, aurten, esperientzia lehen hezkuntzan ere zabalduko da.

Askotan, teknika eta estrategia hauek ikusterakoan, irakasleek esaten dute “baina hau Haur Hezkuntzan… oso zaila da, zelan eh¡gin ahal da…?”. Jardunaldietan Amparo Chicok beraien esperientzia kontatu zigun eta erakutsi zigun posiblea dela.

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena.

APRENDER A APRENDER, APRENDER A PENSAR. Carmen Pellicer-ren hitzaldia

Bigarren saio honetan Carmen Pellicer izan genuen. Berarekin batera, Ikasten ikasteko konpetentziari buruzko hausnarketa egin genuen. Horrez gain, berak konpetentzia hau gelan praktikan jartzeko hainbat estrategia mota eta hainbat baliabide aipatu zituen.

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena

Aurkezpenenan ikusten den moduan, beraren ustez, estrategi metodologiko batzuk, beste batzuk baino,  aproposagoak dira konpetentzia hau garatzeko: portfolioa, proiektuen bidez lan egitea, ikasketa kooperatiboa, autoebaluazioa… Estrategi hauei buruz, bai blogean agertu diren post-etan , bai ezkerreko zutabean -“Estekak” atalean- informazioa topa dezakezue. Ikastetxeetako esperientzien aurkezpenetan ere honen ereduak ikusteko aukera euki genuen.

Horrez gain,  Carmenek aipatu zituen hainbat erreferentzi eta baliabide zehatzak biltzen saiatu gara:

Apurka apurka, “Estekak” atalean,  erreferentzi gehiago sartzen joango gara.

CÓMO ENSEÑAR A APRENDER A APRENDER. Elena Martin-en hitzaldia

Ikasten ikasteko konpetentziaz hitz egiten dugunean  Elena Martinen izena ezinbestekoa da. Seguraski, bere artikuluak eta liburuak irakurri dituzue. Gaur, Galdakaon, entzuteko aukera izan dugu. Elena Martinek, hain zaila den konpetentzia hau, beti bezala, oso era argian eta sakonean azaldu egin du eta irakaskuntzan garatzeko orientabideak eman dizkigu. Lujo bat!

Hitzaldian esandakoa gogorarazteko hemen uzten dizuegu Elenak erabili duen aurkezpena. Horrez gain, Mikel Agirregabiriaren aurretik aipatu dugun post-ean bere interbentzioaren bideoz grabatutako zati batzuk ikus ditzakezue. Mila esker Mikel.

JARDUNALDIAK HASTEN DIRA

BIZITZA OSOAN IKASTEN IKASIZ…

Gaur arratsaldez,  Jardunaldiei hasiera emateko,  Mikel Agirregabiria izan dugu gurekin.

Bere interbentzioan, Ikasten ikasteko konpetentziari buruz hausnarketa egin du. Berak esan du pertsonak, bizirik gauden neurrian, ikasten ari garela eten gabe gure bizitza osoan. Ikaskuntzaren prozesu honetan Mikelek etapa hauek finkatzen ditu: ikasi, ikasten ikasi, berrikasten ikasi eta, azkenik, berrikasten berrikasi.

Aurkezpen osoa bere blogean irakur dezazue. Hor ere ikus dezazue berak txertatu duen bideo hau.

Oso polita da. Disfrutatu!

IKASKETA KOOPERATIBOA: BESTEEKIN IKASTEN IKASTEA

Tomada de bealbesa.blogspot.com

Ikertetetean ikusten den moduan, besteekin lan egitea da gure ikasleek, etorkizunean,  lan munduan ondo moldatzeko izan behar duten oinarrizko trebezi bat.

Beste aldetik, ikasgelan oinarrizko konpetentziak garatzeko ere  taldeka lan egitea  ezinbesteko estrategia metodologikoa da. Bestela, zelan garatu bereziki zeharkakoak diren giza eta herritartasunarako gaitasuna, ikasten ikastekoa edo autonomia eta ekimen pertsonalekoa?  Zelan bultzatu ikasleen arteko interakzioa hizkuntza komunikazio gaitasuna garatzeko?  Zein da horretarako eszenatoki aproposena?

Ikasketa kooperatiboak ikasketaren autorregulazioa, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkarlaguntza, enpatia… garatzea errazten du. Horrez gain, ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa da.

Baina, badakigu era kooperatiboan lan egitea ez dela erreza. Ikasi eta irakatsi behar den trebezia da.

Ez da nahikoa ikasleak taldetan kokatzea. Gelako jarduerak era berezian egituratu behar dira kooperazioa sustatzeko. Horretan gaude gure eskualdean.

2010-2011 ikasturtean hasita, ikasketa kooperatiboa praktikan jartzeko  Basauri-Galdakaako Berritzegunean, mintegi bat egiten ari gara José Ramón Lagok tutorizatuta  Eskuladeko 10 ikastetxek berriztatze esperientzia honetan sartu dira eta gelan egiteko metodologia desberdina erabiltzen ari dira. Gainera, taldean egiten ari gara, guk ere era kooperatiboan ikasten ikasi behar dugu eta. Jendea oso pozik dago. Iaz hasi ziren ikastetxe guztiek , bat izan ezik, jarraitzen dute eta beste bi hasiko dira aurten.

Hau guztia burutzeko Lagoren ekipokoek proposatzen duten ibilbidea hauxe da : hiru eremu hauetan lan egitea.

Cooperar para aprender. Aprender a cooperar J. R. Lagoren aurkezpenetik hartuta))

Egin dugun lan guztia  gure wikian  ikus dezakezue. Dena den, biharko jardunaldian etapa guztietan, irakasleen eskutik,  esperientzia zuzenean ezaguzeko aukera izango duzue.  Gonbidatuta zaudete.

 

Oinarrizko liburua ikasten ikasteko konpetentzian murgiltzen hasteko

Hazi nahi izanez gero, teoriaz elikatu ” 

(Karminloff-Smith eta B. Inhelder)

Gure praktika hobetzeko  esperientziak ezagutzea oso interesgarria da baina oinarri teorikoa ezinbestekoa. Hau dela eta, gurekin, Jardunaldietan,  egongo den Elena Martinen  “Competencia para aprender a aprender” liburua gomendatu nahi dizuegu.

Liburu honen lau ataleen bitartez ikuspegi orokorra eta argia beraganatzen goaz. Hau da: zer da ikasten ikasteko konpetentzia, curriculum-arloetako erlazioak, konpetentzia honentzako ezaugarri klabeak eta  geleetan martxan jartzeko hainbat ekintza eta proposamen didaktikoak.

Momentu honetan, hezkuntzak benetako bizitza eta  hiritartasuna bermatu behar du geure ikasleentzat. Horrexegatik, konpetentzia honen garapenak, hain zeharkatzailea izana, bizitzarako estrategiak eta tresnak erakusten ditu eta ikaskuntza autonomoa bultzatzen du.

Hildo honetatik, irakurketa honek gure gelako praktikakoekin harremanetan jartzen gaitu; galderak, zalantzak, eta planifikatzeko eta ikasteko gogoak sortarazten dizkigu.

Zertarako lan egin proiektuen bidez?

Flickrcc-etik hartua

  • Ikasleen iritziak, interesak, jakinminak… aintzakotzat hartzeko.
  • Norberaren gaitasun desberdinak (intelektualak, fisikoak, emozionalak…) kontuan hartzeko.
  • Erantzukizun eta konpromezu pertsonalak hartzeko.
  • Norberak ataza desberdinak egiteko gai dela sentitzeko: txosten bat, eraikin bat, liburu bat, aurkezpenak, antzerkia…
  • Norberaren gaitasunak garatzeko prozesuaz eta estrategiez jabetzeko.
  • Kideengandik eta kideekin ikasteko.
  • Lankidetzan jarduteko ahalmena eta jarrera ebaluatzeko.
  • Autoebaluazioa eta norbere buruaren erregulazioa garatzeko: zer dakit honetaz?, zer jakin nahi dut? Nola ikas dezaket? Nork lagun diezadake?
  • Helburu jakin baten alde lan egiteko.
  • Adostasunetara heltzen ikasteko.
  • Arazoei konponbidea emateko aukera desberdinak identifikatzeko eta balioesteko.
  • Jarduerak eta denbora modu eraginkorrean planifikatzeko eta antolatzeko estrategiak ezagutzeko eta praktikatzeko.
  • Informazio lortu, aukeratu eta prozesatzeko baliabideak, teknologikoak barne, ezagutzeko eta erabiltzen ohituratzeko.
  • Kideen lanaren ebaluazioa egiten ikasteko.
  • Eguneroko bizitzan sortzen diren gai eta egoerei aurre egiten ikasteko
  • Ikasleei protagonismoa emateko
  • Lanean sormena, adierazmena, ilusioa… jartzeko!
  • Aspaldidanik jakina baita:

Ikasi behar duguna, egiten ikasten dugu.

Arisoteles

Esaidazu, eta ahaztuko dut; erakutsidazu, eta gogoan hartuko dut; parte hartzen lagun nazazu, eta ikasiko dut.

B. Franklin

Haur batek elkarreraginean gaur egin dezakeena, bihar bere kabuz egin ahal izango du.

Lev S. Vygotsky

Amaitzeko, Proiektuei buruz Fernando Trujillok osatu duen Proyectos para aprender wikian topatu dugun bideo hau uzten dizuegu. Proiektuekin lotutako hainbeste hitz agertzen dira. Aukera itzazue zuentzat esanguratsuenak direnak.

Fernandoren Wikian sartzera animatzen zaituztegu, hor gaiari buruzko oinarri teorikoa, proiktuak diseinatzeko orientabideak, eta hiru etapetako ereduak (HHkoak, LHkoak eta BHkoak) topa ditzakezue.

Ikasten ikasteko erraminta praktikoa: Hizkuntzen Portfolioa Europarra


  • Zer da?

Dokumentu sorta bat da, biografia, pasaportea eta dossiera biltzen dituena, Europako Erreferentzi Markoak eskaintzen dituen tresnetariko bat hizkuntzen ikaskuntza eraginkorragoa egiteko asmoz.

  •  Zertarako da?

Hizkuntzetako ikasleen autonomia eta autoikaskuntza bultzatzeko eta gaitasun eleanitza sustatzeko.

Biografia erabiliz ikaskuntzak planifikatzen, ikasitakoaz hausnarketa egiten eta egindako aurrerapenak baloratzen eta ebaluatzen ikasten  da.

Pasaporteak norberaren gaitasunen ikuspegi orokor bat eskaintzen du  eta kalifikazioak, diplomak eta abar batzeko eta erakusteko erabil daiteke.

Dosierra erabiltzen da aukeratzeko eta ezagutarazteko norberaren ezagutzak eta hizkuntzekiko esperientzi esanguratsuak azalarazten dituzten materialak.

  •  Nola erabiltzen da?

Irakasleak gidatu egiten ditu bere ikasleak dokumentu pertsonal hauen erabileran, era honetan ikas-helburuak esplizitoki lantzen dira, ikasleek badakite zer eta zertarako ikasten ari diren, eta nola ebaluatuko den euren lana.

  •  Nola lagun dezake IKASTEN IKASTEKO GAITASUNA garatzen?

Portfolioak bideratzen du ikaslea hausnarketa egitera, helburu pertsonalak zehaztera, autoebaluazioa egitera, arduratsu eta autonomo jokatzera… Pizten du hizkuntzekiko interesa, ikasleen hizkuntz ezagutzak ezagutarazten dituelako, eta ikasgelako eta ikastetxeko hizkuntz aniztasuna balorazten eta errespetatzen laguntzen du.

 

Materiala Deparatmentuko web orrian topa daitezke eta Jardunaldietan, erraminta hau  gelan zelan erabil daitekeen esperientziak ikusteko aukera izango dugu.

Ikasten ikasteko konpetentziari buruzko hainbat galdera

Blog hau estreinatzeko Jardunaldietan, lehenengo saioan, gurekin izango dugun Elena Martínek lehenengo posta idatzi du. Ikasten ikasteko konpetentziari buruz pentsatzen hasteko hainbat galdera plantetu dizkigu. Hona hemen bere aportazioa:

Es difícil encontrar a algún docente que considere que no hay que trabajar en la escuela la competencia de aprender a aprender (AaA). Sin embargo, las prácticas en el aula no han experimentado en la mayoría de los casos cambios que reflejen este convencimiento. ¿Por qué?

Si no somos capaces de analizar cuáles son las resistencias que estarían dificultando la innovación que implica incluir estos aprendizajes en nuestras intenciones educativas, puede que perdamos de nuevo una oportunidad de mejorar la calidad de la enseñanza, y que este cambio curricular sea más terminológico que real.

A mi juicio, analizar las resistencias supondría intentar contestar preguntas como las siguientes:

–          ¿Cuál es la diferencia entre enseñar a AaA y enseñar técnicas de estudio?

–          ¿Hay algunos alumnos a los que no es necesario enseñarles a AaA y otros que lo aprenden por sí mismos?

–          ¿Estoy de acuerdo con la afirmación: a mí no me lo enseñaron y yo lo aprendí?

–          ¿Quién se encarga en tu colegio o instituto de enseñara a AaA?

–          ¿Quién te ha enseñado a trabajar la competencia de AaA?

–          …….

 El tiempo que vamos a compartir en las jornadas no pretende dar respuesta en profundidad a todas estas preguntas. No sería posible. El objetivo es señalar algunas ideas que podrían ayudar a que posteriormente los equipos docentes fueran revisando lo que hasta ahora vienen haciendo en su centro. 

Elena Martín Ortega

(Universidad Autónoma de Madrid)

2011-2012 Jardunaldiak: Ikasten ikasteko konpetentzia garatzen

Aurreko urteetan bezala,  aurten ere BO6ko Jardunaldiak antolatu ditugu. Orain artean, urtero, oinarrizko konpetentzia bat hartu dugu ardatz. Gaurkoa Ikasten ikasteko konpetentzia da.

irudiaren kreditua

Oinarrizko konpetentzia guztien artean Ikasten ikasteko deritzon konpetentziaren zeharkako izaerak irakaskuntzan gauden guztioi beraren ardura hartzera eramaten gaitu. Edonola ere, esperientziak erakusten digu sarritan zailtasunak ditugula konpetentzia honen eginbeharrak  zehazteko. Maiz,  konpetentziaren edukia konkretatzea eta  zelan landu jakitea asko kostatzen zaigu.

Horregatik, aurtengo Jardunaldietako gai nagusia Ikasten Ikasteko konpetentziaren garapenari eskeiniko diogu.

Helburu horri jarraituz, marko teorikoa azaltzeko gaian adituak direnen laguntzarekin kontatuko dugu eta dagoeneko esperientziak eta estrategiak  landu dituzten bertako irakasleen aurkezpenak ere izango ditugu. Blogean  ikus dezakezue Egitaraua eta izena eman.

Espazio honetan, jardunaldien aurretik konpetentzia honen inguruko artikuluak argitaratuko ditugu (hausnarketak, baliabideak, orientabideak…)Zuek ere parte hartu ahal duzue komentarioen bitartez. Zuen partaidetza espero dugu. Horrez gain, Jardunaldien ostean, ikusitako aurkezpen eta esperientzia guztiak bildu ditugu interesa duzuen guztiontzat.

Gure xedea da irakasle ororen eguneroko lanean eta etorkizunerako erronketan hemen aurkeztuko diren ideiak eta esperientziak erabilgarriak izatea.

Lan honi jarraibidea ikasturte honetan zehar ere emango diogu, zuon berriztapen-gogoetan eta zuon eskaeretan oinarrituta.