Aurreko urteetan bezala,  aurten ere BO6ko Jardunaldiak antolatu ditugu. Orain artean, urtero, oinarrizko konpetentzia bat hartu dugu ardatz. Gaurkoa Ikasten ikasteko konpetentzia da.

irudiaren kreditua

Oinarrizko konpetentzia guztien artean Ikasten ikasteko deritzon konpetentziaren zeharkako izaerak irakaskuntzan gauden guztioi beraren ardura hartzera eramaten gaitu. Edonola ere, esperientziak erakusten digu sarritan zailtasunak ditugula konpetentzia honen eginbeharrak  zehazteko. Maiz,  konpetentziaren edukia konkretatzea eta  zelan landu jakitea asko kostatzen zaigu.

Horregatik, aurtengo Jardunaldietako gai nagusia Ikasten Ikasteko konpetentziaren garapenari eskeiniko diogu.

Helburu horri jarraituz, marko teorikoa azaltzeko gaian adituak direnen laguntzarekin kontatuko dugu eta dagoeneko esperientziak eta estrategiak  landu dituzten bertako irakasleen aurkezpenak ere izango ditugu. Blogean  ikus dezakezue Egitaraua eta izena eman.

Espazio honetan, jardunaldien aurretik konpetentzia honen inguruko artikuluak argitaratuko ditugu (hausnarketak, baliabideak, orientabideak…). Zuek ere parte hartu ahal duzue komentarioen bitartez. Zuen partaidetza espero dugu. Horrez gain, Jardunaldien ostean, ikusitako aurkezpen eta esperientzia guztiak bildu ditugu interesa duzuen guztiontzat.

Gure xedea da irakasle ororen eguneroko lanean eta etorkizunerako erronketan hemen aurkeztuko diren ideiak eta esperientziak erabilgarriak izatea.

Lan honi jarraibidea ikasturte honetan zehar ere emango diogu, zuon berriztapen-gogoetan eta zuon eskaeretan oinarrituta.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s