Proiektuen bidez ikasten ikasi (LH)

Hona hemen Marivik erabilitako aurkezpena.  Proiektuen bidez lan egiteko hainbat ideia eta iradokizun eskeini zigun. Egindako ahalegina asko estimatzen diogu eta eskerrik asko!

Proiektuen bidez ikasten ikasi (HH)

Areatza ikastetxetik Arantza Urkiagak eta Arantza Bernaolak HHn Ikasten ikasteko konpetentzia garatzeko ezinbesteko metodologia erakusten digute, hau da, proiektuen bidez lan egitea.

HHn Ikasten ikasteko konpetentzia nork bere burua ezagutzen, entzuten, hitz egiten, eta ikauspuntu desberdinak elkartrukatzen  ikasten datza.

Proiektuak gauzatzen umeek badakitela zer lortu nahi duten, eztabaidetan eta erabakieta parte hartzen dute, hobetzeko proposamenak egiten dituzte, haien kuriositatea, sormena, irudimena, … garatzen dute. Eta irakasleek beti prest gidatzeko, bidean jartzeko, laguntzeko, … ereduak izaten.

Ikasten ikasi IKTen laguntzaz (BH)

Orain Itziar Nabarro Ezkerra izan genuen Mendata BHItik. Natur Zientziak, Matematika eta Informatika irakasten ditu. Eskola 2.0. programa bazetorrela aurreikusiaz, IKT-ak erabiltzen hasteko programazio berezia egin zuen Moodle plataforman oinarrituta batez ere.
Hurrengo aurkezpena erabili zuen jakiteko zertan lan egiten duten eta hona hemen…

(klik egin irudian aurkezpena ikusteko)

Ikasten ikasi IKTen laguntzaz (LH)

Itxaropena Zaballak, azkenengo bi urte hauetan, Eskola 2.0 dela eta, Gandasegi Eskolan aurrera eraman duten esperientzia azaldu zigun. Kasu honetan ere IKten erabilera planteamentu metodologiko zehatz baten barruan gertatzen da. Hiru zutabe aurkitzen ditugu bere lanean: IKten erabilera, proiektuen bidez lan egitea eta ikasketa kooperatiboa. Ikusten duzuenez, hiru hildo hauek ikasten ikasteko konpetentziaren garapenarekin guztiz bat datoz.

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena. Hor topa ditzakezue beraien blogak eta hainbat tresna interesgarri.

Ikasten ikasi IKTen laguntzaz (HH)

Alkartu Ikastolatik Itziar Blanco etorri zitzaigun bere esperientzia kontatzeko.  Itziarren bloga,  Berbatik, ezaguna da jadanik blogosferan eta saritua izan da. Baina,  Itziarren esperientziaren interesa ez dago bakarrik IKT erabileran baizik eta erabiltzen duen metodogian ere:  zelan eta zertarako erabilzen dituen. Bere gelan, txikiek idazten dituzte ordenagailuetan, grabatzen dituzte audioak,… hau da, haiek erabiltzen dituzte tresna digitalak. Baina, horrez gain, Itziarrek proiektuen bidez lan egiten du.  Horrela oinarrizko konpetentziak garatzeko -horien artean ikasten ikastekoa- testuinguru aproposa lortzen du ikasleak beraien ikasketetan protagonista bihurtuz.

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena. Berak baino hobeto inork ez du azalduko eta.

[slideboom id=435567&w=425&h=370]

Hizkuntzetako Portfolio: ikasten ikasteko tresna bat (LH)

Hona hemen Ana Arandiak, Unkinako Ikastetxearen ingeles irakasleak,   Hizkuntzetako Portfolioaren inguruan azaldu zigun aurkezpena.  Horrezaz gain, berak aurkeztu zigun ahozko elkarreraginaren autoebaluazio adibidea eta ahozko ekoizpenaren autoebaluaziorako beste adibide bat ikusi ahal ditugu. Lotura hauetan ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko Portfolioaren ekarpen batzuk  eta portfolioa aplikatzeko une egokiak ere irakurri ahal ditugu

Gure eskerrik beroenak Anari bere experientzia gurekin partekatzeagatik!

Hizkuntzetako Portfolio: ikasten ikasteko tresna bat (BH)

San Viator Ikastetxeko Elixabete Sagastak aurkeztu zigun bere zentruko esperientzia Portfolioarekin. Portfolioa, bereziki, autoebaluaketa tresna bat da, beraz ikasten ikasteko eta utonomiarako konpetentziak lantzeko oso tresna lagungarria. Horrez gain, Hizkuntzetako Portfolioa da, beraz, komunikazio gaitasuna ere lantzea da bere azken helburua. Zentro honetan, gainera, portfolioa landu dute hizkuntza trataera bateratuaren planteamenduaren barruan  eta proiektuen metodologiatik abaituta. Horrek koherentzia handia ematen dio egindako lanari. Eta horrez gain,  portfolioaren lanketan IKTen erabilera ere txertazen joan dira.

Benetan ibilbidea luzea eta arrakastatsua eraman dute San Viator Ikastetxean azkenengo ikasturte hauetan. Zorionak! Eta Elik zoragarri azaldu zigun bere interbentzioan.

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena

Hizkuntzetako Portfolioa: Ikasten Ikasteko tresna bat (HH)

Txikitatik has gaitezke ikasleekin  euren ikasteko esperientzien kontzientzia lantzen. Hona hemen Lemoizko eskolan urteetan egiten ari diren lanaren berri, Europako Hizkuntzen Portfolioa erabiliz 4 eta 5 urteetako haurrekin.

Gure eskerrik beroenak Bego Iturgaitz eta Natxo Hormaetxearei geurera etorri eta euren eskarmentua gurekin partekatzeagatik!

IKASKETA KOOPERATIBOA: besteekin ikasten ikasi (BH)

Arrigorriaga Institutuan, iaz, ikasketa kooperatiboa praktikan ipintzen hasi ziren. 10 irakasle prest egon ziren metodologia honetan aritzeko. Hasiera, apurka paurka, saiakerak egiten, geroago era sistematiagoan aplikatu zuten, bai gu bai ikasleak modu honetan lan egiteko ikasi behar dugu eta. Emaitzak oso onak izan ziren. Hau dela eta, gehienek  esperientzia honetan jarraituko dute, aurten gehiago sistematizatzeko asmoz. Beste irakasle berri batzuk ere lehenengo urratsak ematen animatuko dira ikasturte honetan. Apurka apurka esperientzia sakonagoa eta zabalagoa izatea lortu nahi dute.

Jardunaldietan, Felix Bilbaok kontatu zigun bere ikastetxeko esperientzia. Animatuko zarete?

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena.

IKASKETA KOOPERATIBOA: besteekin ikasten ikasi (LH)

Zeanuriko Eskolan ere ikasketa kooperatibo metodologiarekin hasi ziren pasa den ikasturtean, gure Mintegiaren barruan. Kasu honetan eskola osoa inplikatu zen esperientzian. Egoera, beraz, ezinhobea izan zen aldaketa metodologikoa planteatzeko. Beste kasuetan kezkagarria zen koherentzia falta edo inplikazio falta besteengandik, eskola honetan ez zen gertatu. Hau, benetan, baloratzekoa da.

Hau dela eta, nahiz eta LHko beste ikastexeak ere ikasketa kooperatbiboa praktikan ipini, Zeanuriko adibidea  iruditu zitzaigun bereziki aipagagarria, eta Ainhoa Pujanari eskatu genion Jardunaldi hauetan  beraien esperientzia kontatzeko.

Hona hemen berak erabilitako aurkezpena.